Bisita gidatuak

Europako herririk zaharrenetakoa garela esaten da. Gure hizkuntzaren jatorria ezezaguna dela esaten da. Gure genetikaz ere ikerketak egiten omen dira. Gure ikurren esanahiek aitzin arora eramaten omen gaituzte. Baina Herrialde Katalanetatik, Ameriketatik, Irlandatik, edo munduko edozein txokotatik gure laguna etortzen denean, esate edo ikerketa horien inguruan galdezka, hori erakusteko nora eramaten dugu?

Egiptora joan eta Kairoko txurreria zaharrenera eramatea bezala da. Historikoa, noski. Oso interesgarria, zalantzarik gabe. Baina piramideak ikusi gabe itzultzea, Ameriketako Estatu Batuetara joan eta Mc Donalds-ik zaharrena ikusi eta itzultzea bezala da.

Non daude gure piramideak? Non dago gure Machu Picchu? Non dago Baalbek? Euskaldunen inguruan esaten den guzti horrek zentzurik ba al du?

Ba dirudienez, bai.

Izan ere, bada monumentu bat Euskal Herrian hasierako garai haietakoa. Eta hori euskara da. Eta dirudienez, hizkuntza bat izatetik haratago doa.

Bisita gidatu honen helburua horixe da, euskaldunon aztarnarik zaharrena ezagutzea, zentzu guztietan. Denboran iraun duen monumentu izugarri horren jatorria eta esanahia aurkitzea.

Sarri esan ohi da euskara altxor bat dela. Eta egia da, aurkitu gabeko altxor bat da.

Hastera doa abentura!

4 comentarios sobre “Bisita gidatuak

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *